XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Udalekuetara goaz!- Andereño, zenbat egun falta dira udalekuetara joateko?
- Gutxi, oso gutxi...
Bederatzi egun baino ez.
Pasatzen den egun bakoitzeko, bat kendu behar duzu, zeroraino heldu arte.
Egun horretan joango gara.
Haurrak autobusean sartu ziren, urduri-urduri.
Abesten hasi ziren, andereñoarekin batera, baina biraguneak hasi bezain laster, haur batzuk zorabiatu egin ziren.
- Etorri, andereño!
Kepa zorabiatu egin da, eta zurbil dago
- Banoa!
Andereñoak Kepa besoetan hartu eta autobuseko lehenengo eserlekura eraman zuen, haizeak jotzeko.
Besteei esan zien:
- Tira, eseri eta lasai egon.
Ia-ia bertan gara eta.
Afaldu ondoren, literetan etzan ziren.
Guztiek lo egin nahi zuten goiko literetan, baina andereñoa beldur zen.
Ez zuen nahi inor erortzerik.
Horregatik, beheko literetan jarri zituen haur guztiak.
Bitartean, bazter batean, Jontxu negarrez ari zen.
- Zer duzu, Jontxu?
Zergatik zaude negarrez?
- Jontxu negarrez dago etxera joan nahi duelako
- Jontxu, bihar pilotan jokatuko dugu lehen ikusi dugun frontoian!
- Zatoz hona, ez egin negarrik.
Ikusiko duzu zein gustura ibiliko garen bihar...
Jontxuk ezin zuen lorik egin.
Bere buruaren barruan, ama ikusten zuen agur esaten...
Orduan, Galtzagorri atera zen motxilatik, eta Jontxuren tripa gainera igo eta saltoka hasi zen, kili-kili egiten...
- Ja, ja, ja! Utzi, utzi, Galtzagorri!
Ezin dut gehiago.... Ja, ja, ja!
Lehertu egin behar dut... Ja, ja, ja!
- E, e! Nor dago barreka, e?
Lo egiteko ordua da...
- Geldi, Galtzagorri, geldi! Bestela, errieta egingo digute.
Andereñoa poztu egin zen:
- Gaur hobeto zaude, ez?
- Bai, askoz hobeto
Andereñoa ez zen harritu Jontxu hain alai ikustean, eta ez zuen ezer susmatu.
Baina beste haurrak ikusi zituenean...
Guztiek zeukaten aurpegia irinez zurituta, eta toailen bila zebiltzan bainugelara joateko...
- Baina zer gertatu da?
Zergatik daukazue aurpegia zuri?
- Ez dakit, andereño.
Toailak desagertu egin dira, eta ezin dugu aurpegirik lehortu...
- Hau bai marka! Jontxu aspalditik dago prest... eta zuek oraindik...
Galtzagorrik kendu zion tristura Jontxuri, beste haurrei txantxa hori eginda.
Jontxuk esan zion andereñoari bera izan zela,
Eta Jontxu pilotan jokatzera joan zen lagunekin.